sábado, 4 de agosto de 2012

BaDaKiT... nire herriko festak duela egun batzuk amaitu zirela eta beste herri batzuetako festak ere jada amaitu direla. Juerga ugari pasa ondoren ajea izan dugu eta jada ajea pasa dugunez beste festa batzuk datoz!! Badakit ez dela oso ona nire gibelarentzat edo nire gorputzarentzat baina atzo entzun nuen esaldi batek begiak ireki zizkidan. honela zihoen esaldiak gutxigora behera: " ahalik eta denbora gehien jarraitu gazte izaten eta zure gazte egunak ongi aprobetxatu" beraz nahiz eta juerga gustuko dudan udara hau pasa ondoren edateari uztea erabaki dut. Festetan edan gabe ere ondo pasa daiteke eta garai batean bezala alkohol tanta bat bera ere edan gabe ondo pasatzera ohitu beharko naiz!!
bueeno agian beste egun batzuk egongo naiz idatzi gabe ordurarte ondo izan eta gustura ibili!!

miércoles, 25 de julio de 2012

BaDakiT... gaur azteazkena dela eta ez dela egun berezia bueno agian batzuentzat bai santio eguna baita baina ala ere niretzako biharko eguna garrantzitsuagao da. Urte bete itxaroten egon eta gero iritsi dira nire herriko festak! ez dira beste munduko ezer izaten baina niretzako beste egunak baino bereziago izaten da. seguru nago baikoitzak bere herriko festak dituela maiteago baina zer egingo diogu ba.
Nire herriko festak ondo pasatzeko gogoa dudanez eta nahiz eta aspaldian ez dudan idatzi beste egun batzuk egongo naiz idatzi gabe edo agian astia topatzen baduk nire herriko festak nola doazen azalduko dizuet!
Espero dut festak ondo joatea eta zuek zuen herriko festak ondo pasatzea!!

miércoles, 30 de mayo de 2012

BaDakiT... gaur ez dela egun berezia eta agian askorentzat etxean eguna pasatzeko modukoa izango dela. Agian ez dut gogo askorik edo agian ez dut gogorik edukitzerik nahi. Baina berezia ez den egun hori berezi bihurtzen ikasi nahi nuke. Agian ez da gauza asko behar berezia ez den hori berezi bihurtzeko, ikasi bitartean daukagunarekin konformatu behar ordea. Maiz pentsatu izan dut berezia ez dena berezi bihurtzeko gauza onetan pentsatu besterik ez dagoela, baina egunero pozik egoteak egun berezi horiek hain bereziak ez izaten laguntzen du.
Agian kontrako gauzak esaten ari naizela pentsatuko duzue edo agian ez dakidala zer esaten dudan. Seguruenez arrazoi izango duzue, baina pentsatzen jarri naiz eta hainbat gauzataz konturatu naiz. Hain politak ez diren egun horietan ez gara gustura egoten eta egun on bat iristeko irrikitan egoten gara. Horrek egiten du egun bat berezi, momentu txarrak igaro ondoren argi izpi hori ikusteak. Agian dena polita izateak ere bere alde txarra izango du eta honek pasatzen dena lasai artzera eramaten nau. Gauzak lasai hartuz gero ez da horren txarra izango.
Eta azkenik erreflexio handi bat eginez, konklusio bat izatera iritsi naiz. Egun bereziak ez du esan nahi ona denik, egun txarra ere berezi bihur daiteke. Guztia zerbaitegatik gertatzen da eta datorrena datorrela hobe da aurpegi honarekin agurtzea!!


P.D.: historia ikasteak ez du pozik ematen baina agian hobe da aurpegi onarekin agurtzea!!

jueves, 24 de mayo de 2012

BaDakiT... gaur osteguna dela, badakit ez dudala askotan idazten eta badakit ez dutela askok irakurtzen. ez dut espero jende askok irakurtzerik, ezta nik esandakoari kasu egiterik ere. Baina eskerrik asko nik idatzitako zerbait irakurtzeagatik. Agian ez da espero zenutena edo agian ez duzue gustuko, baina ala ere eskerrik asko!!!
Nik idazteak ez dio inori mesederik egingo eta espero dut kalterik ere ez egitea! baina idazteak mesederik egin dezake egunen batean. idatzitakoa hor gelditzen da eta ez da desagertzen inor ez badu ezbatzen edo erretzen. Idatzitakoak bide luzea egin dezake eta asko ez dira urrutira iritsiko baina, norbaitengana iristearekin konformatu behar idazten dugunok. Hil aurretik egin beharreko hiru gauzak, zuhaitz bat landatzea, haur bat edukitzea eta liburu bat idaztea omen dira. Nik lehenengoa jada egina dut eta bigarrena blog bategaitik aldatzea badago ere bai ! Beraz, hil aurretik nire aztarna uzteko bidean ongi zuzenduta noala uste dut!!
Ez pentsa hiltzeko asmorik dudanik baina ez dago gaizki noizean behin heriotzan pentsatu eta zerbait garrantzitsua egin ote duzun pentsatzen jartzea!!! jaja
Ez nago zoratuta baina zuk inoiz pentsatu al duzu??

domingo, 6 de mayo de 2012

BaDakiT... igandea iritsi dela eta honek hainbat gauza ekartzen dizkit gogora. Bihar klasera, ikasten hasi behar eta beste egun berri bat. Beste egun berri bat hasteak ez dit inolako penarik ematen goizean goiz ez badut jaiki behar behintzat! Baina klasera joateak eta ikasten hasteak ez dit inolako pozik ematen. Badakit egin beharreko gauzak direla baina askotan nahiago dugu horrelako egoerarik ez bizitzea eta egoera erosoago edo gustokoago bat bizitzea. Badakit agian apur bat esageratzen dudala baina ala ere aurrera jarraitu behar, klasera joan eta ikasten hasi beharko dut eta hauek egitean berriz ere egun berri bat hasteko poza izatea nahiko nuke eta aldi berean hasiko dudan egun hori ondo aprobetxatu eta lasai egotea.
Ez dut asko eskatzen baina saririk txikienak ere bere esfortzua esakatzen du beraz, zerbait lortu nahi badut beste zerbait egin beharko dut!!

sábado, 5 de mayo de 2012

BaDakiT... berandu dela askotan eta berandu izateaz damutzen garela sarritan. Hainbat gauza igaro ohi dira gure begien aurretik eta gu ez gara konturatzen pasa behar duenik, ez eta pasa denik. Askotan jende berria ezagutzeak berandu ez denaren itxura ematen digu eta honek konfunditurik bizitzera eraman gaitzake. Arazo bat da, zerbait noiz etor daiteken ez jakitea edo etortzen ez ikustea baina, hori baino arazo handiagoa da etorri eta gure aurretik pasatzean ez dela pasa pentsatzea edo pasa dela ez konturatzea. Ezinezkoa da gure aurretik pasatzen den guztiaren jabe izatea nahiz eta askok horrela nahi izan; ezinezkoa da guztiaz konturatzea baina ez da posible batzuk aurrean pasatzen zaizkien gauzen artean ezertaz ez jabetzea. Posible da ez konturatzea, baina  zerikusi handia du zuk konturatu nahi izateak. Ez baduzu konturatzerik nahi ez zara konturatuko baina ez zara errealitatean biziko.
Sarritan fikzioa oso polita da eta beharrezkoa beste hainbestetan. Baina muga bat dago fikzio apurbat nahi izatearen edo guztia fikzio bihurtzearen artean eta muga hori ondo jarri ez badugu ez dugu jakingo noiz den fikzioa eta noiz den errealitatea. Hori bai fikziorik ez duenak ere zerbait pentsatzen hasi beharra dauka.
Beraz, berandu izan edo ez saiatu urrengo etorriko dena garaiz hartzen eta ez hartzea erabakitzen baduzu, badakizu orduan damutzeak ez duela ezertarako balio eta gauzak aurrez pentsatu behar dituzula. Beraz espero dut berandu izan baino lehen zuk hau irakurtzea eta garaiz iristea!!

jueves, 26 de abril de 2012

BaDakiT... egun asko pasa dela azkeneko idatzi nuenetik eta aldi berean badakit ez ninduzuela asko faltan botako, ez baitzarete asko. gaur pertsona baten gainean hitz egitea pentsatu dut. Bada denbora bat pertsona hau ikusten ez dudala, urruti dago eta urrun jarraituko du apur batean. Ahalik eta azkarren ikustea gustatuko litzaidake baina han dago garai batean hartu zituen erabakien erruz. Berak dio ez dagoela gaizki eta ez dela damutzen hartu zuen erabakiaz. Naiz eta hemen zegoenean ere ez nuen sarri ikusten faltan botatzen dut eta berak faltan botatzen dudala jakitea gustatuko litzaidake. Baina denbora gutxi edukitzen dugu elkarrekin hitz egiteko eta hare eta gutxiago txorakerietaz hitz egiteko. Berari faltan botatzen dudala esateak bera tristetuko duen irudipena dut eta azkeneko nahiko nukeena da bera tristetzea eta han igaro beharreko denbora motelago igaroko zaion irudipena dut.
Istorio hau horrela kontatzeak gazki pentsaraztera eraman dezake hainbat pertsona espero dut zu ez izatea horrelakoa eta konpresnditzea inguruan ditugunak urrun ikustean berain falta somatzen dugula. 
Askok pentsatuko dute nire ama, aita, ahizpa eta anaia dela baina ez, ez da nire ahizpa, ama, aita edo anaia. Baina bai gertutik ikutzen nauen norbait dela eta asko botatzen dut faltan.
Zuk irakurtzen baduzu jakinzazu faltan botatzen zaitudala eta faltan botatzen jarraituko zaitudala orain eta falta izango zaren denboran.

Estiii!! Ondo Ondo pasa italiyan zauden denboran ta etortze zeanian eman eongo naiz zu ta zuren erregaluan zain!!!
Barkau pixkat dramatika izateatikan!!
P.D.: Faltan botatze zaitutu PEPERONIIIII!!